Jubilatuen Etxeko taberna-jatetxe zerbitzua kudeatzeko pleguak kaleratu dira
Jubilatuen Etxeko taberna-jatetxe zerbitzua kudeatzeko pleguak kaleratu ditu Zumaiako Udalak.
Abuztuaren 18 arte dago aurkezteko epea. Kontratuaren epea bi urtekoa izango da eta taberna-jatetxearen zerbitzua, atezaintza, garbiketa eta mantentze-zerbitzua barnebildu beharko ditu.
Esteka honetan topatuko duzu informazio guztia.