Larunbatean gertatutako lan istripuaren harira, Zumaiako Udalaren oharra
Zumaiako Udalak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Zumaian lan istripuan hildako langileren senitarteko eta lagunei, eta enpresako gainontzeko langileei. Halaber, lan osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak indartzeko beharra azpimarratzen du.
Larunbat eguerdian behargin bat hil zen Zumaian, lanean ari zenean teilatutik erorita. Zumaiako Udalak gertaera hau salatu nahi du, eta bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Zumaian lan istripuan hildako langileren senitarteko eta lagunei, baita enpresako gainontzeko langileei ere.
Guztiaren gainetik ekidin beharra daude lan istripuak. Horregatik ezinbestekotzat jotzen du lan osasunari eta segurtasuna bermatzeko neurriak indartzen jarraitzea, bai eta lan arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere. Hau guztiagatik, erakunde eta enpresa guztiei eskatzen die lan arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko konpromiso irmoak hartu ditzatela.
Lan istripua eta heriotza salatzeko astearte honetarako elkarretaratze deialdia egin du euskal gehiengo sindikalak (abenduak 21, 12:30ean Egurko enpresa zenaren parean). Zumaiako Udalek ere bat egiten dute deialdi horrekin, eta Zumaiako herritarrei dei egiten die parte hartzera.