Lucia Lacarrak maiatzaren 22an Kursaalean eskainiko duen dantza emanaldia ikusteko eskaintza berezia zumaiarrentzat

2022/02/11

Beheko eserlekuetarako sarrerak gordetzeko aukera dute zumaiarrek, 42 euroren ordez 38 euro ordainduta. Sarrerak nahi dituztenek mezua bidali beharko dute alondegia@zumaia.eus helbidera, otsailaren 17a bukatu baino lehen. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskatu ditzake.

Lucia Lacarra eta Matthew Golding dantzariek emanaldia eskainiko dute maiatzaren 22an (igandea) Donostiako Kursaalean, arratsaldeko 20:00etan. Fordlandia ikuskizuna eramango dute oholtzara, dantza, musika eta arte bisuala etengabe elkar lotzen dituena.

Kursaalak datorren astean jarriko ditu salgai sarrera guztiak. Horren aurretik, zumaiarrek A guneko (beheko eserlekuak) sarrerak gordetzeko aukera izango dute, 42 euroren ordez 38 euro ordainduta. Gainontzeko sarrerak (goiko eserlekuetakoak, palkoetakoak...) nahi dituztenek, Kursaaleko webgunearen bidez egin beharko dute, aurrerago

Aipatutako sarrera horiek gordetzea nahi duten zumaiarrek mezu bat bidali beharko dute alondegia@zumaia.eus helbidera, otsailaren 17a (osteguna) bukatu baino lehen. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta beharrezkoa bada, Udalak zozketa egingo du eskaera egin dutenen artean. Zozketa sarrerak salgai jarri aurretik egingo denez, zozketatik kanpo gelditu direnek sarrerak ohiko prezioan erosteko aukera izango dute aurrerago.

Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio Lucia Lacarrari, Zumaiako herritarrei aukera hau eskaintzeagatik.