MERKATARITZA SUSPERTZEKO “ERROTA HERRIA” BONO KANPAINA
Azken urteetan egin den bezala, Zumaiako Udalak Udaberriko “Errota Herria” bono kanpaina jarriko du abian GERTU Merkatari Elkartearekin elkarlanean
Ekintza honetarako 1.000 erosketa-bono prestatu dira. Bono bakoitzaren prezioa 30 €-koa da baina 40 €-ko balioa izango du eta kanpainari atxikitako dendetan erabili ahal izango da erosketak egiterakoan. Bono bakoitzak 10€-ko balioa duten 4 zati izango ditu, erabilera errazagoa izan dadin.
Gertu elkartean ez dauden saltokiek maiatzaren 5a baino lehen izena eman beharko dute kanpainan parte hartu ahal izateko. Izena emateko orriak Turismo Bulegoan nahiz Gertu Elkartearen webgunean izango dituzte eskuragarri.
Herritarrek maiatzaren10etik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak Turismo Bulegoan, lehentasunezko ordainketa sistema txartela izango delarik. Pertsona bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du NAN aurkeztuta, baina beste pertsona baten izenean ere erosi ahal izango ditu, baldin eta haren NANa aurkezten badu.
Eskuratutako bonoak maiatzaren 10etik uztailaren 30era bitartean erabili ahal izango dira kanpainari atxikitako establezimenduetan erosketak egiteko.
Kanpainaren oinarriak ikusteko KLIKATU HEMEN.