Merkataritzarako ez diren hegaztien ustiategien errolda egiteko datuak bilduko ditu Udalak

2021/02/05

Basoko eta etxeko hegaztietan hegazti-gripea hedatzen ari denez, Gipuzkoako Foru Aldundiko aginduz, hegazti-ustiategien (autokontsumokoak barne) zerrenda egingo da.

Horretarako, Zumaiako Udaleko Hirigintza sailera deitu (943 86 50 33) edo idatzi (hirigintza@zumaia.eus) eta honako datuak eman behar dira 2021eko otsailaren 19a baino lehen:

  • Ustiategiaren kodea (kasua balitz)
  • Titularra
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Helbide elektronikoa
  • Espezie mota
  • Kopurua
  • Hazteko sistema (itxia, irekia edo mistoa)