Turismoko eta Giza Baliabideetako teknikarien oposizio lehiaketarako izen-ematea bihar (asteazkena) irekiko da
Eskariak urriaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean. Deialdiaren oinarriak eta izen-emate orria webgune honetan eskuratu daiteke.
Bihar (irailak 30, asteazkena) irekiko da Turismoko eta Giza Baliabide eta Administrazioko teknikarien oposizio lehiaketarako izen-emate epea. Eskariak urriaren 19a baino lehen (egun hori barne) aurkeztu beharko dira udaletxean (14:30ak bitartean).
Deialdien oinarriak eta izen-emate orriak webgune honetan eskuratu daitezke; hemen Turismo teknikariarena eta hemen Giza Baliabideetako eta Administrazioko teknikariaren posturakoa.
Bi lanpostu horiez gain, Udalak beste hiru lanpostu erabakiko ditu lehiaketa publiko bidez. Euskara teknikaria, Administrazio Orokorreko teknikaria eta Turismo eta Merkataritzako teknikari laguntzailearen plaza izango dira horiek.



