Udaleko bost lanpostu lehiaketa publiko bidez erabakiko dira
Euskara teknikaria, administrazio orokorreko teknikaria, giza baliabide eta administrazioko teknikaria, turismo teknikaria eta turismo eta merkataritzako teknikari laguntzailearen postuak izango dira. Oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke.
Zumaiako Udaleko 2009ko Lan Eskaintza Publikoa eta hainbat lanposturen oinarri eta deialdien onarpena atzo, asteartea, argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oinarri horiei jarraiki, Udaleko bost lanpostu lehiaketa publiko bidez erabakiko dira. Ondorengoak izango dira lanpostuak: euskara teknikaria, administrazio orokorreko teknikaria, giza baliabide eta administrazioko teknikaria, turismo teknikaria eta turismo eta merkataritzako teknikari laguntzailea.
Oinarriak kontsultatzeko
Deialdiak eta oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke, hemen, hain zuzen ere. Ildo beretik, instantziak aurkezteko epea Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta 20 egunera irekiko da. Epea zabaltzean, webgune honetan emango dugu horren berri.



