Lurrazpiko elektrizitate-linea bat berrituko dute asteotan Txomin Agirre eta Erribera kaleetan
Ur gaziaren ondorioz kable asko egoera txarrean daude, eta argi hornidura arazoak sortu ohi dira. Arazoa konpontzeko Iberdrola enpresak lurrazpiko elektrizitate-linea oso bat aldatuko du asteotan.
Iberdrola enpresak Txomin Agirre kaleko 1 eta 3 atarien arteko eta Erribera kaleko 1 eta 4 atarien arteko gunea hartzen duen lurrazpiko kableen linea osoa berrituko du. Lanek hiru aste inguru iraungo dutela aurreikusi du enpresak, eta bitarte honetan behin-behineko linea bat jarriko dute, hornidura bermatzeko.
Behin-behineko hornidura hurbileko kutxatila batetik egingo dute; kutxatila hori erdi irekita egongo da lanek irauten duten bitartean, eta hesiz inguratutako egongo da.