ZABALIK DAGO UDALEKU IREKIETARAKO BEGIRALE ETA KOORDINATZAILEAK KONTRATAZEKO PROZESUA

2017/02/21
Interesdunek gaurtik martxoaren 13a arte izena eman ahal izango dute udaletxean bertan edo postaz. Merezimenduak kontuan hartzeko ezinbestekoa izango da eskaera orrian (I.eranskinean) idatziz jasotzea.

Uda sasoiari begira, dagoeneko zabalik dago udaleku irekietan begirale edo koordinatzaile gisa lan egiteko izen emate epea. Hautagaiek 3-12 urte bitarteko haurrekin egingo lukete lan, umeei gozamen espazio ludiko atsegina eskainiz.

Koordinatzaile gisa aurkezten direnen kasuan, lanaldiaren epea ekainaren 26tik uztailaren 28a arte izango da (biak barne). Begiraleena aldiz, txandaren araberakoa izango da, uztailaren 3tik 14ra edo 17tik 28ra bitartekoa (biak barne). Bi txandetan lan egin nahi izanez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 3tik 28ra artekoa izango da.

Oinarriak, baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Prozesuan parte hartu eta begirale edo koordinatzaile lanak burutu ahal izateko baldintza nagusienen artean ezinbestekoa izango da, besteak beste:

-          18 urte beteta izatea

-          Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea

-          Denbora libreko begirale titulua izatea (koordinatzaileen kasuan soilik)

-          Euskaraz ulertu eta ondo hitz egitea

-          Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea

Azken agiri hau eskuratzeko: https://sede.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Sede/eu/tramites/certificado-registro-central webgunera jo daiteke.

Gogoratu oso garrantzitsua dela oinarriak ondo irakurtzea eta bertan esaten direnak zehatz-mehatz betetzea. Merezimenduak baloratuak izateko, esaterako, ezinbestekoa izango da hauek behar bezala idatziz jasotzea eskaera orrian. Horrela ez balitz, ez dira kontuan hartuko. Prozesu honen baitan beste urteetan parte hartu dutenek berriak diren agiri edo tituluak soilik aurkeztu beharko dituzte, hau da, ez dituzte jada Udalean aurkeztuta dituzten dokumentuak berriro ere entregatu beharko. Baina eskaera orrian bai zehaztu beharko dituzte, ordea, zein merezimendu dituzten. Eskaera lehen aldiz egiten dutenek, ordea, agiri guztiak eman beharko dituzte.

Horrez gain, hautaketa prozesuan aintzat hartuko da hautagaien lan esperientzia. Honenbestez, parte hartzaileek kontratu laboralaren fotokopia eta erakundeak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Koordinatzaile eta begirale lan biak bete nahi dituztenek, bi eskaera orri aurkeztu beharko dituzte. Izen ematea Udaletxean bertan egin beharko dute martxoaren 13a bitarte, ohiko ordutegian, 7:45etik 14:30era, hain zuzen. Halaber, lan eskaera posta administrazioetan ere egin ahal izango da (honen inguruko informazio gehiago oinarrietako 3. puntuan).

Koordinatzaile izateko lan eskaintzaren inguruko informazio guztia HEMEN

Begirale izateko lan eskaintzaren inguruko informazio guztia HEMEN