Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira abuztuaren 14an eta 15ean
Udaleko lan egutegian jai-egunak dira abuztuaren 14a eta 15a. Horren ondorioz, udaletxea, kultur etxea eta gizarte zerbitzuen Brankako bulegoak itxita egongo dira. Kiroldegian ere ordutegi berezia ezarriko da bi egun horietan, baita Euskal Jai egunean ere.
Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira astelehenean eta asteartean (hilaren 14an eta 15ean), baita gizarte zerbitzuetako Brankako bulegoak ere (Eguneko Zentroa zabalik egongo da). Edonola ere, udalak zenbait zerbitzu eskainiko ditu: turismo bulegoa martxan egongo da udako ordutegiarekin, baita Udaltzaingoa ere.
Kiroldegian ordutegi berezia egongo da bi egun horietan: abuztuaren 14an (astelehena) 06:30etik 13:00era egongo da irekia; abuztuaren 15ean (asteartea), berriz, 07:30etik 13:00era. Ostiral honetan ere, Euskal Jaia izanik, kiroldegian ordutegi berezia ezarriko da, eta 06:30etik 13:00era bakarrik egongo da zabalik.