Urriaren 23an izango da diruzainen lanpoltsako euskara azterketa

2020/10/14

Zumaiako Udalak diruzainen lanpoltsako lehen azterketako behin-betiko emaitzak argitaratu ditu. Azterketa gaindu dutenek urriaren 23an egin beharko dute euskara azterketa, IVAPen egoitzan.

 Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan eta plantilla organikoan hutsik dagoen diruzain lanpostuaren plaza bitarteko funtzionario izaeraz betetzeko eta lanpostuan sortu daitezkeen bestelako aldi baterako beharrak ere bertatik betetzeko, lan-poltsa eratzeko prozesua martxan dago.

Hautagaiek irailaren 10ean egin zuten lehen azterketa teorikoa eta dagoeneko argitaratu dituzte behin-betiko emaitzak. Azterketa gainditu duten hautagaiek urriaren bigarren hamabostaldian izango den deialdi bateratuan egin beharko dute euskarako azterketa. IVAPen egoitzan (Errekalde zumarkalea 18, Bilbo) izango da azterketa, 11:15ean.

Azterketa teorikoaren behin-betiko emaitzak eta azterketarako deialdia

DIRUZAINEN LAN-POLTSAREN INGURUKO INFORMAZIO GUZTIA