ZUMAIAKO UDALAK MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN ZAINTZAILEEI ZUZENDUTAKO FORMAZIO IKASTAROA ANTOLATU DU
Ikastaroak helburu du parte hartzaileek beren gaitasunak eta beharrak ezagutzea mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza hobetu eta bermatzeko.
Aurten ere Zumaiako Gizarte Zerbitzuetako sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak formazio ikastaro bat antolatu dute Sendian Programaren baitan. Ikastaroa etxean mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei dago zuzenduta, eta helburu du pertsona hauen zaintza zerbitzuak hobetu eta bermatzea.
Formazio ikastaroan 2 orduko saio teoriko-praktikoak eskainiko dira. Bertan zaintzaren inguruko ezagutza espezifikoak emango dira eta era berean parte-hartzaileek beren gaitasunak eta norberaren zaintza beharrak ezagutu ahal izango dituzte.
Interesdunek Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan izena eman ahal izango dute urriaren 28a bitarte.
Ikastaroko gaiak:
- Azaroak 4: Ezintasun egoeran dagoen pertsonaren problematika. Zaintzaren antolakuntza. (Gloria Martín-Psikologoa)
- Azaroak 9: Mobilizazioak eta transferentziak (I). Lehen sorospenak. (Naroa Amiama, Fraisoro Zentroko erizaina)
- Azaroak 16: Laguntza produktuak. Inguruaren egokitzapena. Mobilizazio eta transferentziak (II). (Elena Garcia-Zenta)
- Azaroak 21: Artatutako pertsonen gaitasun pertsonalei dagozkien arlo legalak eta etikoak. Aldez aurreko nahiak, tutoretza, kuratela. Amaia Barea (Hurkoa)
- Azaroak 23: Norberaren zaintzarako teknikak. Osasun emozionala, mentala eta soziala: autoestimua. (Gloria Martin-psikologoa)
Ikastaroa gaztelaniaz izango da Gizarte Zerbitzuen Departamentuan arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara bitarte.