Autonomoak

ESTATUKO GOBERNUA

1. Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa.

Indarrean

Norentzat?

Langile autonomoak (pertsona fisikoak, sozietateetako bazkideak, administratzaileak, kooperatibetako bazkideak, ondasun-erkidegoetako bazkideak, senide laguntzaileak):

  • Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz negozioa itxi behar izan dutenak.
  • Fakturazioa (martxoa) % 75 jaitsi bada aurreko seihilekoaren batez bestekoarekin alderatuta.
Deskribapena
  • Azken 180 egunetako batez besteko oinarri arautzailearen %70 kobratuko dute, eta 180 egun kotizatu gabe izanez gero, gutxieneko oinarriaren %70.
  • Ez dituzte ordainduko autonomoen kuotak.
  • Kotizatzen jarraituko dute.
  • Jarduera-uzteagatiko prestazio-aldia ez zaie murrizten.
  • Ez diete uko egingo gozatzen hobariei.
  • Hilabeteko prestazioa kobratuko dute, alarma egoera amaitu arte luzatzeko aukerarekin.

Eskaera: MUTUAren bitartez.

2. Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ERTE), ezinbesteko kausagatik (koronabirusa)

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta enpresak, edozein dela ere kontratatutako pertsonen kopurua, koronabirusaren ondorioz jarduerak eten edo bertan behera uztera behartuta egon badira:

  • Murrizketak garraio publikoan.
  • Jarduerarekin jarraitzea eragozten duten horniduren falta.
  • Langileak kutsatzea.
  • Osasun-agintaritzak agindutako isolamendu-neurriak hartzea.
Deskribapena
  • Nahitaezkoa da eragindako langileak berriz lanean hastea alerta-aldia amaitzen denean, eta ordura arte zituzten baldintzak eta eskubideak errespetatzea.
  • Ez da kaleratze bat, eta, beraz, ez zaio kalte-ordainik eman behar langileari.
  • Aukerak:
    • Kontratua aldi baterako %100ean etetea.
    • Lanaldia aldi baterako murriztea: gutxienez %10 eta gehienez %70.
  • ERTEan zehar Gizarte Segurantzako kotizaziotik salbuetsita egongo dira 50 langile baino gutxiagoko enpresak. Lanaldia murriztuz gero, lanaldiarekiko proportzionala izango da salbuespena. Gizarte Segurantzari jakinarazi behar zaio.
  • Eskaera eta tramitazioa: Autonomia Erkidegoko Enplegu Saila: Eusko Jaurlaritza.

3. Gizarte segurantzako kotizazioen ordainketaren luzamendua

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

6 hilabetetako moratoria. Autonomoak: 2020kok maiatza-uztaila ekainera bitartean. ETEak: apiril -ekaina bitartean. Interesik gabe.

Eskabideak

Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren egoitza elektronikoan edo sare sistemaren bidez aurkeztuko dira.

Noiz

kuota horiek ordaintzeko arauzko epeen lehen 10 egun naturaletan.

Informazio gehiago lotura honetan.

4. Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketaren atzeratzea

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordaintzeko atzerapenak indarrean ez dituzten enpresek eta autonomoek Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketa geroratzea eskatu ahal izango dute 2020ko ekainaren 30era arte, 2020ko apiriletik ekainera bitartean ordaindu behar badute, eskatutako interes-tasaren funtsezko beherapenarekin,% 0,5ean finkatzen baita. Atzeratzeko eskaerak arauzko epearen lehen hamar egun naturalak igaro baino lehen egin beharko dira.

Informazio gehiago lotura honetan.

5. Hilabeteko atzerapena zergak ordaintzeko

Indarrean

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (50 langile baino gutxiago).

Deskribapena

BEZaren lehen hiruhilekoari, PFEZaren zatikako ordainketei eta sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenen gehieneko epea: apirilaren 20tik, maiatzaren 20ra atzeratzen da. Gainera, kontu-helbideratzearekin batera aurkeztutako aitorpenetan, maiatzaren 20ra arte ez da zordunketarik egingo.

Informazio gehiago lotura honetan.

6. Jarduera utzi duten edo fakturazioa murriztu zaien autonomoentzako bonu soziala

Indarrean

Norentzat?
  • Martxoaren 14tik aurrera jarduera utzi duten autonomoak.
  • Bonu soziala eskatu aurreko hileko fakturazioa gutxienez %75 murriztu zaien langile autonomoak, aurreko seihilekoko batez besteko fakturazioaren alderatuz.
  • Gizarte bonuaren onuradun horiek egoera zaurgarrian dauden erabiltzailetzat hartuko dira.
Deskribapena

Bonu soziala zuzeneko deskontu bat da (%25) faktura elektrikoan, egoera zaurgarrian dauden erabiltzaileei zuzendua. Zaurgarritasun izaera mantenduko du onuradunak aktibitatea berriro martxan jartzen ez den bitartean, eta aktibitatea behartzean horren berri eman beharko dio erreferentziako komertzializatzaileari.

Iraupena

Salbuespen gisa, eta gehienez ere 6 hilabeteko epean, apirilaren 1etik aurrera.

Eskaera

Erreferentziako komertzializatzailea, bere web orrian agertzen den helbide elektronikoaren bidez.

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritako eskabide-eredua aurkeztu beharko da, eredu horretan definitzen den egiaztagiriekin batera.

Informazio gehiago lotura honetan.

ELKARGI (EJ LERROA)

1. COVID-19 maileguak eta gabealdiak

Indarrean

Norentzat?

Covid-19ren ondorioz jardueran beherakada izan duten enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat.

Deskribapena
  • Covid-19 MAILEGUA, %0 Euriborretik aurrera, egoera honen aurrean likidezia-tentsioei aurre egin ahal izateko.
  • 6/12 hilabete arteko GABEALDIA datozen epemuga duten ordainketentzat. Interesatuta bazaude, zure eguneroko kudeatzailearekin kontaktuan jar zaitezke.
LANBIDE

1. Autonomo eta enpresaburu indibidualentzat laguntzak (kuotak eta alokairuak)

Agortuta

Helburua

Autonomo eta enpresaburu indibidualek alokairu kostuak eta Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzen laguntzea da.

Diruz lagungarria
  • Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak, eta
  • negozio-lokalen errentamendua, betiere familia-etxebizitza baten parte ez badira, lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailarainoko ahaidetasunik ez badago eta errentatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
Onuradunak
  • Banakako enpresaburuak, profesionalak, ondasun-erkidegoko eta sozietate zibiletako onuradunak. Baldin eta baldintza hauek betetzen dituzten:
    EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea. 

  • Egoitza soziala eta fiskala nahiz enpresa-jarduera Euskadin izatea, eta lantokia bertan egotea.
  • Negozio-lokal baten errentaria izatea, betiere eskatzailearen etxebizitza baten zati edo beste enpresa batekin partekatutako espazio bat ez bada, eta lokalaren errentatzailearekin odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaidetasunik ez badago, eta errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
  • Bertan behera geratu den jarduerara soilik dedikatzea.
Dirulaguntza

Gehienezko 3.000€ tako diru laguntza enpresako.

EPEA

EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

ESKAERA

Eskaerak hurrenkeran onartuko dira funtsak agortu arte.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Eskaera
  • COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko deklaraturiko alarma-egoeraren ondorioz jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa lortu izanaren ebazpena.
  • Negozio-lokalaren errenta-kontratua.
  • Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izanaren egiaztagiria, hala badagokio.

http://www.euskadi.eus egoitza elektroniko bidez edo lanbideren web orrialde bidez.

SPRI

1. Inplantalariak

Indarrean

Norentzat?

Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoen eta ETEen eskura, beren jarduerarekin edo jardueraren zati batekin etxetik jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Deskribapena
  • Zerbitzu hau modu telematikoan ematen du autonomoei eta enpresei aholkularitzan eskarmentu handiko teknologiako profesional talde batek.
  • Telefonoa: 902 702 142.
  • Eskaerak lotura honetan.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

1. Gipuzkoako lurralde historikoko zerga-neurriak

Indarrean

Norentzat?

Gipuzkoako lurralde historikoko foru-zergen sistemaren mendeko zergapekoak.

Deskribapena

Kontsultatu esteka honetan geroratze- eta arintze-neurriak.

2. Bono teknologikoak

Agortuta

Norentzat?

Autonomoak eta ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak), 50 langile baino gutxiago badituzte.

Deskribapena
  1. DIRUZ LAGUNGARRIA: teknologia inbertsioa, aholkularitza, prestakuntza gastuak.
  2. ZENBATEKOA: Egin den edo egingo den gastuaren  %100 diruz lagunduko  da, Balio Erantsiaren gaineko Zergarik gabe, gehienez 4.000 € enpresa bakoitzeko.
  3. EPEA: Apirilaren 3tik urriaren 15 arte, edo, aurrekontua agortzen bada, lehenago.
  4. ESKAERAK: Informazio gehiago eta eskaerak egiteko: sartu esteka honetan.