ZOZZer da ZOZ?Izan sarearen parteZOZ prentsan
Zer da ZOZ?
Zumaiako Udalak Guifi·net Fundazioarekin elkarlanean sustatutako ekimena da Zuntz Optikoa Zumaia (ZOZ), udalerri osoan zuntz optikoaren herri sarea hedatuko duena. Sare hori hala nahi duten etxebizitza, saltoki, erakunde eta enpresa guztietara iritsiko da.
Izan sarearen parte
> Linea kuota kontzeptua ezabatzeko aukera
ZOZ sarea hainbat eragileren laguntzarekin garatzen da, besteak beste, herritarren ekarpenarekin. Herritarrek hileko ordainagiritik linea kuota kontzeptua ezabatzeko aukera dute, proiektua finantzatzen lagunduta. Horretarako, Guifi.net fundazioari dohaintza egin beharko diote herritarrek. Linea kuota kontzeptua ezabatuta, hileko tarifa nabarmen murriztuko da.
> 1.200 euroko(*) dohaintza
Zumaiaren kasuan, 1.200 euroko dohaintza egin beharko dute herritarrek. Dohaintza bat izanik, ordea, 427,50 euro desgrabatuko digu dohaintza egileak; ondorioz, erabiltzailearen benetako kostua 772,50 eurokoa izango da. Dohaintza eginda, 3 urte eta 10 hilabeteko epean amortizatuko du kopurua herritarrak.
> Dohaintza egitea ez da derrigorrezkoa
Edonola ere, dohaintza egitea ez da derrigorrezkoa. Dohaintzarik egiten ez duten herritarren kasuan, zerbitzuari dagokion kopuruaz gainera 17 euroko linea kuota ordainduko da, gainerako telekomunikazio-konpainietan egiten den moduan.
> Dohaintza egin nahiz izanez gero:
Dohaintza egin nahi duten herritarrek operadoreetako batekin edo Guifi.net fundazioarekin (zoz@guifi.net e-mailera idatzita edo 656 511 916 telefonora deituta edo Whatsapp mezua bidalita) harremanetan jarri beharko dute, eta haiek emango dizkiete jarraibideak. Internet bidez ere egin daiteke dohaintza, helbide honetan: labur.eus/ZOZdohaintza.
Informazio gehiago:
labur.eus/ZOZ
zoz@guifi.net - 656 511 916
ZOZ prentsan
- Zumaia.eus, 2020/09/25: "Zuntz optikoaren herri sarea izango du Zumaiak"
- Baleike, 2020/09/26: "Herri osoan zuntz optikoko sarea ezarriko dute"
- Diario Vasco, 2020/09/27: "El Ayuntamiento y Guifi·net firman un acuerdo para el despliegue de fibra óptica"
- Gipuzkoako Hitza, 2020/10/09: "Arrakala digitalik ez egoteko, sare neutroa"
- Euskadi Irratia 2020/12/09: Iñaki Ostolaza alkateari elkarrizketa Sarean irratsaioan
Guifi.net fundazioaren eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena