Etxebizitza hutsak

Card image cap
  • Astearte eta ostegunetan: 07:30-14:30

    Aurrez zita hartu 943 86 50 25 (305 luzapena) telefonora deituta edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus e-mailera idatzita.

  • etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
Etxebizitzan dagoen arazoa ikusita, eta hori kontuan hartuta, Zumaiako Etxebizitza Bulegoak etxe hutsen inguruko azterlan bat egin du. Etxe hutsen jabeekin harremanetan jarri gara etxe huts horiek mobilizatzeko asmoarekin.

Horretarako, Bizigune, Etxebizitza Hutsaren Programa daukagu. Programa honen helburua da hutsik dauden etxebizitzak erakartzea, alokairu babestuaren bidezko merkatuan.

Bizigune programa

Eusko Jaularitzak programa bat kudeatzen du EAEko etxe hutsak mobilizatzeko eta baliabide ekonomikoak nahikoa ez duten pertsonak, merkatu librean sartzeko: BIZIGUNE PROGRAMA. Programa honen bidez, erabilera soziala eman nahi zaie hutsik dauden etxebizitzei, etxebizitza duin bat arrazoizko prezioan lortu ahal izan dadin.

BIZIGUNE PROGRAMAREN ABANTAILAK

  1. Zure etxebizitza hutsaren errentamenduaren kudeaketa integrala
  2. Urteko alokairua eta errenta hilero kobratzea bermatuko dizugu
  3. Txosten tekniko bat egingo dizugu, Alokabideren kontura
  4. Energia-ziurtagiria lortzea
  5. Laguntza zure etxebizitza alokairurako prestatzeko eta egokitzeko.
  6. Etxebizitza egokitzeko eta erreformak egiteko aurrerakina (%0ko interesekin)
  7. Etxebitzaren mantetze-lanak eta kontserbazioa
  8. Etxeko arrisku anitzeko aseguru baten kontratazioa, Alokabideren kontura
  9. Kontratua amaitzean etxebizitza kontserbazio egoera berean itzultzeko bermea, erabilera egokiak sortutako higadura normala salbuetsita
  10. Berme juridikoak

ETXEBIZITZEN OINARRIZKO BALDINTZAK

Honako oinarrizko baldintza hauek bete beharko ditu etxebizitzak:

  • Itxura txukuna eta garbia
  • Bizigarritasun-baldintzak betetzea
  • Instalazio elektriko egokia eta potentzia nahikoa edukitzea, aparatuen eta bertan biziko diren pertsonen segurtasuna bermatzeko moduan
  • Sukaldea eta komuna ongi ekipatuta eta funtzionamendua egoera onean egotea
  • Berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistema.

BIZIGUNE PROGRAMAKO ETXEBIZITZA BAT ALOKATZEKO INTERESA DUTENAK

Etxebizitza horietako bat alokatzeko interesa duen pertsona edo bizikidetza-unitate orok, Etxebideren erregistroan inskribatuta egon beharko du eta eskabide-orrian, etxebizitza hutsa alokatze programan parte hartu nahi duela adierazi beharko du.

Inskripzioa egiteko eskabidea ETXEBIDE, Euskal Etxebizitza Zerbitzuan.