ITSASARGIA ZERBITZUA (ADINEKOAK)
-
Astelehenetik ostiralera, egunean bi orduz.
- 943 86 22 00
- gizartezerbitzuak@zumaia.eus
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urteak daramatza 65 urtetik gorako herritarrei programa eta zerbitzu desberdinak eskaintzen. Tipi-tapa jarduera fisikoa sustatzeko zerbitzua, edota oroimena lantzeko tailerra dira horietako batzuk. Aurten, zerbitzu berri bat jarriko du martxan: Itsasargia.
Dinamizatzaile baten laguntzarekin, Zumaiako adinekoek hainbat arlo landuko dituzte: autonomia, harremanak, gaitasun pertsonalak zein herria parte hartzea, besteak beste. Narriadura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte. Hogarrean elkartuko dira partaideak, astelehenetik ostiralera egunean bi orduz.
Zerbitzuaren hartzaileak ondorengoak izango dira: 65 urtetik gorko adinekoak, mendekotasun arriskua edo mendekotasun arina aitortuta dutenak; 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun egoera aitortuta ez badute ere, hauskortasun, isolamendu edota bakardade egoeran daudenak; eta zailtasun egoerak dituzten adineko pertsonak (dolu prozesuak, depresio egoerak, autoestima baxua...).