Memoria historikoaren inguruko liburua eskuragarri dago udaletxean gaurtik aurrera

2019/05/07

Eskuratu nahi duen orok jaso dezake dohainik,udaletxeko harreran, aleak agortu bitartean. Pertsonako gehienez liburuaren 2 ale emango dira.

Martxoaren 1ean aurkeztu zen “Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburua. Lan honek, Aranzadi elkarteak azken 3 urteetan egindako ikerketak jasotzen ditu, Zumaian Bigarren Errepublikatik lehen Frankismora gertatutakoen inguruan eginiko ikerketak hain zuzen ere.

Apirilaren 16an egin zen ekitaldian, liburuaren aleak banatu ziren bertaratuen artean, baina oraindik ere banatzeko dauzka udalak beste hainbat ale eta jaso nahi duen orok, gaurtik aurrera udaletxera joan besterik ez du. Liburuak dohainik banatuko dira eta bakoitzak gehienez 2 ale jaso ahal izango ditu, liburuak agortu bitartean.

Liburuak jasotzera joateko ordutegia:

Astelehenetik-ostiralera 9:00etatik 14:30era