Jose Luis Rodriguez Moran izan da Olarro Eguneko XIV. Argazki Rally-aren irabazlea

2018/09/17

Irabazleak 200€ko ordainsaria eta garaikurra irabazi ditu.

Olarro Egunaren ospakizunarekin batera, Distira elkarteak eta Udalak antolatutako  XIV. Argazki Rally-a ospatu zen larunbatean.

Olarro Eguna bera ardatz hartuta, parte hartzaileek 14:00ak arte izan zuten irudiak ateratzeko aukera eta behin guztiak aurkeztuta, epaimahai bitartez aukeratu ziren irabazleak.

Epaimahaikideak Distira Argazki elkarteko kideak izan ziren, hain zuzen:

  • Imanol Manterola
  • Jon Arano
  • Luis Unanue

 

Olarro Eguneko XIV. Argazki Rallyaren irabazleak:

  • Lehen saria             200 € eta garaikurra.

Egilea: Jose Luis Rodriguez Morán

 

  • Bigarren saria                  150 € 

Egilea: Jose Angel Amuchastegui

 

  • Hirugarren saria              120 €

Egilea: Manu Barreiro

 

  • Zumaiar onena               100 €

Egilea: Sonia Álvarez