2023ko aurrekontuen likidazioa aztertuko dute apirileko ohiko osoko bilkuran

2024/04/23

Ostegun honetan, hilaren 25ean, izango da apirileko ohiko osoko bilkura, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Apirileko osoko bilkuran 2023ko aurrekontuen likidazioa aztertuko dute, egonkortasun txostena aurkeztearekin batera. Zenbait kreditu aldaketa ere izango dituzte hizketagai.

Halaber, Itzurungo magaleko hesian konponketak egiteko kreditua sortuko du Zumaiako Udalak: aurreikusitako 50.000 euroei 80.044 euro gehituko dizkiete, guztira 130.044 euroko partida sortuz. 

> Osoko bilkura 2024/04/25