Udalbatzaren ekaineko ohiko osoko bilkura bihar izango da
Alokairurako dirulagutzen ordenantzak hobetzeko zenbait aldaketa egitea aztertuko dute, besteak beste. Gainera, zenbait mozio aztertuko dituzte: Zarauzko Etengabeko Arreta Gunearen ingurukoa (EAG/PAC), Portuetako amarralekuei buruzkoak, eta LGTBI+ harrotasunaren egunarekin lotutako mozioa.
Ostegun honetan izango da ekaineko ohiko osoko bilkura, beti bezala, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Alokairurako dirulaguntzen ordenantzak hobetzeko zenbait aldaketa egitea aztertuko dute, baita udal ogasunari lotutako beste zenbait gai ere.
Mozioz betetako osoko bilkura izango da ekainekoa, gainera. Honakoak dira aztertuko dituztenak:
- Larrialdi abulategietako egoerari buruzkoa (EH Bilduk aurkeztuta)
- EAEko Portuetan ontzien amarralekuak emateko prozedura eta horiei erabilera arautzen duen dekretuari buruzko mozioa (EH Bilduk aurkeztutakoa). EAJren udal taldeak mozio alternatiboa eramango du plenora.
- LGTBI+ Harrotasunaren Eguneko mozioa (EH Bildu, EAJ eta PSE-EE udal talde politikoek aurkeztutakoa)
> Osoko bilkura deialdia: 2024/06/27
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Hiri Antolamendu Orokorrerako Planari hasierako onarpena emango diote abenduko ohiko osoko bilkuran 2024/12/19
- Udalbatzak 2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran 2024/11/26
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean 2024/09/10
- Ekaineko ohiko osoko bilkura asteazken honetan izango da 2024/07/23