Oraindik tokia dago Forondako zenbait ikastarotan izena emateko

2018/09/21

Izen ematea atzo amaitu zen arren, zenbait taldetan plaza libreak gelditzen dira oraindik, horrenbestez, interesa dutenek izena emateko aukera izango dute. Beteta dauden taldeetan, aldiz, itxaron zerrendan izena emateko aukera dago.

Ondorengo ikastaroetan tokia dago:
  • OINARRIZKO PINTURA (12-16 urte). Astelehenetan 17:00-18:00 ordutegian, urritik abendura
  • TAICHI ASTEAZKENA (Carli). Asteazkenetan 18:30-20:00 urritik maiatzera
  • PINTURA TAILERRA 15:00-16:30 (astearteetan eta ostegunetan) urritik maiatzera
  • PINTURA TAILERRA 18:30-20:00 (astelehenetan eta asteazkenetan) urritik maiatzera
 
Ondorengo ikastaroak beteta daude, itxaron zerrenda dago:
  • PLASTIKA TAILERRA haurrentzat. Astelehenetan 17:00-18:30 urritik maiatzera
  • PLASTIKA TAILERRA haurrentzat. Asteazkenetan 17:00-18:30 urritik maiatzera
  • TAICHI ASTELEHENA (Viola). Astelehenetan 17:45-19:15 urritik maiatzera
  • ZERAMIKA TAILERRA 18:30-20:00 astearte eta astezkenetan
  • YOGA 10:00-11:30 (astelehen eta asteazkenetan)
  • YOGA 18:30-20:00  (astearte eta ostegunetan)
Gainontzeko ikastaroetan ez da talderik osatu.
IZEN-EMATEAK 09:30-14:00 ordutegian, Alondegia kultur etxera etorrita edo telefonoz 943861056
                         Ordutegi horretatik kanpo emailez: kulturetxea@zumaia.eus