Berdintasuna, partaidetza, gazteria eta etorri berriak
- 943 86 50 25
- berdintasuna@zumaia.eus
- Udaletxeko bigarren solairua
-
Sailari lotutako ekipamendu eta zerbitzuak:
> Emakumeon* Etxea
> Sexu aholkularitza zerbitzua
> Sentsibilizazioa
> Gaztegunea
> Partaidetza webgunea
> Jatorri aniztasunaren mapa
> Harrera Gida
> Berdintasuna:
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko politikak diseinatu eta gauzatzen ditu berdintasun arloak, Zumaiako Berdintasun Plana ardatz, udaleko gainontzeko sailekin elkarlanean eta herriko bestelako eragileekin batera (ikastetxeak, mugimendu feminista, emakumeen elkarteak…).
Egin klik hemen Berdintasunerako Plana ezagutzeko.
Lan-ildoak:
- Aukera berdintasunari dagokionez, udaleko esku-hartzea bultzatzea eta indartzea.
- Zumaiako emakumeek gizartean parte har dezaten indartzea eta gehitzea.
- Hiriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
- Errespetu, elkartasun eta berdintasun balioak garatzea, heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
- Emakumeen aurkako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea. Udalak indarkeria kasuetan jarraitu beharreko protokoloa eratu du hainbat erakunderekin batera, euren arteko koordinazioa bermatzeko, eta ahalik eta arretarik egokiena eskaintzeko indarkeria pairatu dutenei.
Partaidetzarako espazioak:
Berdintasun helburu horiek lortzeko, herritarrek esku-hartzea, botere publikoak eta erakundeak lankidetzan jardutea eta udaleko sail guztiek zeharkako ekintza koordinatua garatzea beharrezkoa da.
- BERDINTASUN FOROA: Bertan, herriko emakumeek hartzen dute parte. Gainera, beste herri administrazio batzuekin ere lan egiten dugu, esaterako, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta beste hainbat udalekin. Emakumearen ikuspuntutik begiratuta, foroak herritarren onurarako izango diren ekarpenak egiteko aukera ematen du.
- HEZKIDETZA FOROA: Aipatu Foroa eskualdeko ikastetxeek, Soladura eskolak, Zarauzko berritzeguneak, eta Zarautz, Aia, Orio, Getaria eta Zumaiako Udalek osatzen dugu, gizartea eraldatzeko helburuz.
> Gazteria:
Udalaren helburua – eta aldi berean, ardura- da Zumaiako haur, nerabe eta gazteek dituzten beharrak asetu eta ahal den neurrian, euren bizi kalitatea hobetu eta orotaritako zerbitzuak eskaini. Horretarako, Gipuzkoako GAZTEMATIKA sistemak ezarritakoari jarraitzen dio.
Gaztematika ezagutzeko egin klik hemen.
> Etorri berriak
Zumaia bizitzera etortzen den pertsona orok harrera integral bat izateko helburuarekin, 2021-2022 urteetan zehar harrera protokoloa eta gida osatu zituen udalak herriko eragileekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean.
Bost hizkuntzetan prestatutako Harrera protokoloa eskuragarri dago lotura honetan.
> Partaidetza
Herritarren partaidetza kudeaketa publikoan txertatzeak herritarren erakundeekiko konfiantza sortzen laguntzen du; izan ere, gobernuak indartu egiten dira, politika publikoak legitimatu, aniztasun soziala integra tzen da, interes sozialak agenda publikoan sartzen dira, herritarrek bizitza publikoaren antolaketa prozesuetan
parte hartzen dute, eta gizarte zibilaren funtzioa sendotu egiten da.
Helburu eta lehentasun horiek betetzeko, gobernantza eredu berri bat diseinatu behar du Udalak, irekia eta elkarlanezkoa. Eredu horrek oinarrian izango ditu pertsonak; lidergo eraldatzailea, gizarte antolatuarekin partekatua; lankidetza publiko-pribatua, proiektu estrategikoak bultzatzeko, Udal jardunaren lehentasunen jarraipena egiteko eta ebaluatzeko, erantzukizuna, gardentasuna eta baliabide publikoen erabilera eraginkorra ardatz hartuta, eta zumaiarrekin etengabeko lankidetzan.