Bihar egingo da Santelmoak antolatzeko bilera

2019/02/25

San Telmo jaiak apirilaren 26tik maiatzaren 5era ospatuko dira aurten eta jaien antolaketarako bilera, bihar, otsailaren 26an, izango da 19:00etan, Alondegian.

Inauterien atarian gaude, baina beti konturatzerako Santelmoak gainean izan ohi ditugu; aurtengoan jaiegunak Apirilaren 26tik Maiatzaren 5era luzatuko dira. Jaiak antolatzeko lanetan hastekoak garen honetan, bilera batera dei egiten dizuegu, zuen elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak aurkez ditzazuen. San Telmo jaien antolaketarako bilera hau otsailaren 26an, asteartez, 19:00etan izango da, Alondegian.