2022rako ordenantza fiskalak aztertuko dituzte iraileko plenoan
Ohi bezala, hilabeteko azken ostegunean, arratsaldeko 18:00etan egingo da osoko bilkura.
Iraileko osoko bilkurak 2022rako ordenantza fiskalak izango dituzte aztergai. Horrez gain, zenbait kreditu aldaketaren inguruan eztabaidatuko dute.
Hirigintzaren arloko bi gai ere landuko dituzte: etxebizitzetako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden aretoen erabilera hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantzaren bigarren aldaketa, eta "interes kulturala" eta "natura interesa" duten ondare eraikiaren katalogoaren aldaketa.