EH Bilduk irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian

2024/06/10

1.858 boto lortu ditu EH Bilduk (Orain Errepublika koalizioa), boto guztien % 43,92. EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, 1.090 botorekin (% 25,77) botoen %25,77rekin. Abstentzio handia izan da bozketa hauetan: % 46,27koa.

EH Bilduk irabazi ditu Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian, 1.858 botorekin; boto emaileen % 43,92ak eman dio botoa. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.090 botorekin (% 25,77). Hirugarren gelditu da PSOE izan da, 816 botorekin; laugarren postuan PP gelditu da, 135 botorekin; Sumar-ek 89 boto lortu ditu, eta 80 Podemos-IUk. Ultraeskuinak gora egin du Zumaian: VOX alderdiak 44 botoemaile izan ditu Zumaian, eta 30 boto Se Acabó La Fiesta alderdiak.

Abstentzioa % 46,27koa izan da, 2019an baino nabarmen altuagoa; orduan % 30,56koa izan zen. 

Ikusi hemen hauteskundeen emaitzaren laburpena, Zumaia GUKAk egindako grafikoan:

europako-legebiltzarrera.png