EH Bilduk irabazi ditu EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian

2024/04/22

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino 400 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk. Hautesleen %63,84k parte hartu du; nabarmen egin du gora 2020tik, orduna %40,69koa izan baitzen parte hartzea.

EH Bilduk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Zumaian, 2.469 boto; boto emaileen %49,56ak eman dio botoa. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 400 boto gehiago lortu ditu EH Bilduk. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 1.659 botorekin, %33,30, 202an baino 31 boto gutxiagorekin. Hirugarren PSE-EE izan da, 479 botorekin; laugarren postuan PP gelditu da, 116rekin; Sumar-ek 96 boto lortu ditu, eta 92 Elkarrekin Podemos-ek. Voxek 29 boto lortu ditu Zumaian. Parte-hartzea %63,84koa izan da, 2020an baino nabarmen handiagoa. 

Ikusi hemen hauteskundeen emaitzaren laburpena, Baleikek egindako grafikoan:

botoak.baleike.png