Bandera horia Santiago hondartzan
Aste honetan zehar hartutako laginetan enterococcus bakterioa topatu dute. Kopuruak behera egin badu ere, Osasun Sailak bainua kontuz hartzeko eskatzen die herritarrei: bainu motzak hartzea da gomendioa, eta, uretatik ateratzean, ondo dutxatzea.
Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Santiago hondartzako uretan Enterococcus bakteriaren gomendatutako muga gainditu da aste honetan, seguraski, egindako euriteengatik. Ostegunean hartutako laginen arabera, bakteriaren kopuruak behera egin badu ere, oraindik uraren kalitatea ez da behar bezain ona.
Horiek horrela, bainua hartu badaiteke ere, Osasun Sailak ondoko gomendioa egin die herritarrei: bainu motzak hartzea, eta, uretatik ateratzean, ondo dutxatzea. Santiago hondartzako sorosleek bozgorailuetatik jakinaraziko dute aldaketarik baldin badago.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24