Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte
Zumaiako Udalak Santiago hondartzako Portutxiki kantinaren kudeaketa lizitatzeko premiazko deialdi berri bat argitaratu du. Kantinaren kontzesioa zuten kontratatzaileek uko egin ondoren, lizitazio deialdi berria argitaratu zuen Udalak, baina ez da inor aurkeztu. Kanonaren prezioa nabarmen jaitsi du Udalak, eta deialdi berria zabaldu du: proposamenak ekainaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Zumaiako Udalak Portutxiki kantina Santiago hondartzan lizitatzeko premiazko deialdi berri bat argitaratu du, aurreko lizitazioa hutsik geratu baita, eskaintzarik aurkeztu ez zelako. Deialdi berria urgentziaz izapidetuko da, hondartza denboraldia martxan egonik, zerbitzua 2024ko uztailaren 15erako hasi beharko baita.
Kosta Zuzendaritza ezarritako baldintzak tarteko (terraza txikitzeko eta komunak behekaldean kokatzeko betebeharra) aurreko kontratistek uko egin zioten Portutxiki kantina kudeatzeari. Horiek horrela, lehiaketa berri bat ireki behar izan zuen Zumaiako Udalak. Lehiaketa horretara ez zen inor aurkeztu, eta, ondorioz, deialdia berriro ere zabaldu behar izan du Udalak.
Kontratu honekin Santiago hondartzako zerbitzu orokorren kudeaketa betetzeko baldintzak bermatu nahi da. Horien artean:
- Santiago hondartzako kantina zerbitzuaren kudeaketa
- Komun publikoen itxiera
Erraztasunak emateko, kanonaren prezioa nabarmen jaitsi du Udalak. Prozedura irekiaren bidez kontratatuko da, eta ohiko izapidez. Informazio gehiagorako, jo kontratatzaileen profilera.