Olarro Eguneko Argaki Rallyaren izen-emate eta oinarriak

2018/08/29

Olarro Egunarekin batera, argazki rallyaren XIV. lehiaketa egingo da aurten. Parte hartu nahi duten guztiek Oxford aretoan izena eman ahal izango dute larunbatean bertan, hilak 15, goizeko 09:00etatik 10:00etara bitartean.

Edonola ere, izena emateko orduan, helduek 10€ ordaindu beharko dituzte eta herri bazkarirako txartel bana oparituko zaie; 16 urtetik beherakoek doan parte hartu ahal izango dute eta hauek Zumaia elkarteko establezimenduetan gastatzeko 10€ko txartela jasoko dute sari banaketaren ondoren.

Aurtengo argazki rally-aren gaia Olarro Eguna bera izango da eta  lehiakideek eguerdia bitarte atera ahal izango dituzte argazkiak, betiere Zumaiako udalerriaren mugen barruan. 13:00etatik 14:00etara Oxford aretoan irudiak deskargatzeko aukera izango dute –gehienez 4 argazki, horietako bat parte hartzailearen aurpegiarena.  

Irabazleak argazkilari ospetsuz osatutako epaimahaiak erabakiko ditu eta sari banaketa egunean bertan egingo da, arratsaldeko 18:00etan Oxford aretoan.

Sari hauek banatuko dira adin nagusikoen artean:

  • Lehen bilduma: 200€ eta garaikurra
  • Bigarren bilduma: 150€
  • Hirugarren bilduma: 120€
  • Lehen zumaiarrarentzat: 100€

Informazio gehiago hemen