Frantziako Tourra: Zumaian izango duen eragina

2023/06/25

Uztailaren 3an (astelehena) Frantziako Tourraren hirugarren etapa pasako da Zumaiatik. 11:30etik 15:30era bitartean eragin nabarmena izango du herriko trafikoan zein herritarrengan. Hondakinen edukiontzi-guneetan ere aldaketak egongo dira.

Zumaiako Udalak herritarrei eskatzen die ordu tarte horretan tentuz jokatu dezaten, bereziki jende pilaketak dauden momentuetan. Era berean, udaltzainen ohar eta jarraibideei kasu egiteko eskatzen die.

> Herria bitan zatituta: autoentzat eta oinezkoentzat

> Garraio publikoa

Errepidea itxita egongo denez, autobus zerbitzua ere etenda egongo da. Zumaiatik joan-etorriak egiteko aukera bakarra Euskotrenen tren zerbitzua erabiltzea izango da.

> Edukiontzi-guneetan aldaketak

Ekainaren 28tik uztailaren 4a bitartean, eskualdeko hainbat edukiontzi gune lekualdatu, kendu edota zigilatuko dira, baita Zumaian ere.

Zumaiako edukiontzi-guneetako aldaketak

BILKETA GUNEA / HELBIDEA ALDAKETA (Kendu, lekualdatu, zigilatu) BILKETA GUNE BERRIA

Narrondo auzoa 10

Axular ibiltokia 38

Alai auzategia 1

Mendaro Mariñela

Pantxita Etxezarreta 27
Lekualdatu Aldameneko espaloira
Axular ibiltokia 24 Zigilatu Pareko edukiontziak