Zumaiako Merkatari eta Ostalaritza Elkarteak, elkartekideak ez direnak ere udako outletean parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

2018/06/20

Udako Outleta uztailaren 21-22an izango da, 11:00etatik 20:00etara. Outletean izena emateko epea ekainaren 25ean amaitzen da.

Uztailaren 21ean eta 22an, udako Outleta ospatuko da Zumaian eta Zumaiako merkatari eta ostalaritza elkarteak, elkartekideak ez diren establezimenduak ere udako outletean parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Aipatu egunetan ospatuko den outletaren ordutegia 11:00etatik 20:00 artekoa izango da.

Outletean parte hartzeko izen emate epea ekainaren 25ean amaitzen da eta parte hartzeko interesa duten establezimenduek, zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikora jo dezakete izena emateko edota zalantzak argitzeko.