Uxategia eta Ubillos atzeko lokalak entseguetarako erabiltzeko izen-emate epea datorren astean zabalduko da

2019/04/04

Interesdunek apirilaren 10etik 26ra bitartean izango dute eskaerak aurkezteko epea.

Udalak 5 areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste 3 Ubillos Musika Etxearen atzean, musika taldeen entseguetarako erabiltzeko.

Lokalen erabilpena kudeatzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalaren kultur sailak, eta lokalen lagapena horretarako erabakitako araudi baten arabera egiten du kolektiboak.

Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere. Ezinbestekoa da izena ematea, eta lagapenak urte baterako balio du beti ere.

Lokalak banatzean lehentasuna herriko taldeek dute, eta erabili ahal izateko Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldekideek. Ondorengo kuota ordaindu beharko du taldekide bakoitzak:

Dardarako kide aktiboek:

  • Uxategian urtean 50€ ordainduko dituzte taldekide bakoitzeko.
  • Ubillosen kideko 10€ aseguru gabe eta 25€ aseguruarekin.

Dardarako kide aktiboek ekintzetan parte hartu behar dute:

Bileretara azaldu:

  • Bileratara azaldu beharko da. Taldekide bat gutxienez bilera guztietara.
  • Bileretan zerrenda pasako da.
  • Abisatu gabe bileratara 3 hutsegite egiten dituena partaide ez-aktibo izatera pasako da.

(Talde bateko partaide denak ez-aktiboak badira lokalekin zerikusia duten bileretara solik joan beharko dute).

> Ekintzetan lagundu: Urtean zehar egiten diren ekitaldien %50ean zerbaitetan parte hartzen ez bada kide ez-aktibo izatera pasako da.

> Zuzendaritzako partaide izan, hala beharko balitz.

- Dardarako kide ez-aktiboek:

>  Uxotegian urtean 150€ ordainduko dituzte taldekide bakoitzeko.

>  Ubillosen kideko 30€ aseguru gabe eta 75€ aseguruakin.

*Kide aktibo bezala izen eman eta goian zehaztutako arauak hausten dituena automatikoki kide ez-aktibo izatera pasako da, eta diru diferentziak ordaindu beharko ditu: 100€ Uxategikoek, 40€ Ubillosekoek. Ordaintzen ez badu hurrengo eskaeratik at geratuko da.

Beraz,

honen bidez herriko musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak...) deialdi bat egiten dizuegu lokal horietakoren bat eskatu nahi izanez gero kultur sailarekin harremanetan jartzeko.

-        epea: 2019ko apirilaren 10etik 26ra.

-        aurkeztu beharrekoa:

  • Izen-emate orria behar bezala beteta.
  • Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan).
  • Dardararen kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria.

Informazio gehiagorako:

Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)

943-861056 / kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com

Izen-emate orria