Itsuentzako material berria Algorrin

2018/04/20

GKN Zumaia enpresaren eta bertako langileen ekimenez, aurrerantzean, pertsona itsuentzat eginiko material berezia egongo da eskuragarri Algorrin: seinaleztapen berria, brailen idatzitako laminak, gure naturako animalia zein landareen figurak... Guzti hori posible egin du GKNk eta Udaletik eskerrik beroenak ematen dizkiegu!