ZABALIK DAGO KULTUR ARLOKO IKASTAROAK ESKAINTZEKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

2017/06/08

Deialdia irakasle eta herriko taldeei zuzenduta dago eta proposamenak ekainaren 30a arte aurkeztu ahal izango dira Alondegian, 09:30etik 14:00era. Ikastaroak iraupen ezberdinekoak izan daitezke, betiere, 2017ko urria eta 2018ko ekaina bitarte gauzatzen badira.

2016-2017 Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Zumaiako Kultur sailak deialdia luzatu die herriko irakasle eta taldeei datorren urteari begira ikastaro berriak eskaintzeko proposamenak egin ditzaten.

Ikastaroek noski, kultura edo aisialdiarekin lotura izan beharko dute eta 2017ko urritik 2018ko ekainera bitarte gauzatu beharko dira, epe horien baitan edozein delarik haien iraupena. Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da.

Interesdunek Kultur Etxean dute eskuragarri kultur sailak antolatzen dituen ikastaroen oinarrien inguruko informazioa. Horiek kontsultatu ahal izateko, komenigarria da aurrez eskaera egitea.

Era berean, informazio gehiago behar izanez gero, 943 86 10 56 telefonora deitu, kultura@zumaia.eus helbide elektronikora idatzi edo Alondegian bertan eskatu ahal izango dute, 09:30etik 14:00era.