Zabalik dago TAO bulegoa

2024/05/15

Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00-13:30 eta 17:00-19:30 bitartean. Txartel berria behar izatekotan, bi modutan egin daiteke eskaera: internet bidez, edo TAO bulegoan, aurrez aurre.

Dagoeneko zabalik dago Zumaiako TAO bulegoa. Kantauri plaza 7 helbidean dago, Gernikako parkearen aldean. Hala, txartel berria egiteko, zalantzak argitzeko edo aldaketen berri emateko (helbidea aldatzea, ibilgailua aldatzea, iazko txartela puskatu edo galtzea...) bertara jo dezakete herritarrek.

Txartel berria behar izatekotan (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:

  • Internet bidez, hemen klik eginda
  • TAO bulegoan, aurrez aurre

TAO bulegoa Kantauri 7
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Maiatzaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 / 17:00-19:30

Ordainketa helbideratzeko aukera

2025etik aurrera bertakoen txartelen ordainketa helbideratzeko aukera izango dute herritarrek. Ordainketa modu horretan egiteko etxean jasotako gutunean dagoen “HELBIDERATZE BAIMENA” izeneko dokumentua bete eta sinatu beharko da. Dokumentu hori Udalari entregatzeko bi aukera daude:

  1. Dokumentu hori Udalaren izenean dagoen gutun azalean sartu eta Correos-en herriko edozein postontzitara botatzea; edo
  2. Dokumentua zuzenean udaletxean entregatzea.