TAOren tarteko aldia martxan: bertakoen guneak asteburuetan bakarrik egongo dira indarrean
Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute; astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.
Udako aldia amaitzearekin batera indarrean sartu da TAOren tarteko aldia. Hori horrela, azaroak 4 arte asteburuetan indarrean egongo dira bertakoen guneak (zuriz margotutakoak). Errotazio handiko guneek ere indarrean jarraituko dute, eta, astean zehar, neguko aldiko araudia aplikatuko da.