Kiroldegian asteburuetako ordutegi berria
Aurrerantzean larunbatetan 7:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita Lubaki kiroldegia; igande eta jaiegunetan 7:30etik 13:00etara egongo da zabalik. Aldaketarekin erabiltzaileek egindako eskaeretara egokitu dute ordutegia.
Erabiltzaileek egindako eskaerei erantzunez, gaur egungo kirol ohituretara moldatzeko eta kontziliazioa errazteko, Zumaiako Udalak kiroldegiko ordutegia moldatu du.
Etxean egoteko aginduaren ostean ordutegi berria jarri zuten kiroldegian, eta asteburuetako moldaketa berriekin honakoa izango da ordutegia aurrerantzean:
- Astelehenetik ostiralera: 6:30-21:30
- Larunbatetan: 7:30-13:00 eta 16:00-20:00
- Igande eta jaiegunetan: 7:30-13:00
Aurrez hitzordua hartuta
Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, bazkideek eta kiroldegia erabiltzeko bonuak gehienez hiru eguneko aurrerapenarekin hartu dezakete zita, 943 86 20 21 telefono zenbakira deituta. Bazkideak ez direnek egunean bertan deitu ahal izango dute.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Trafikoa etengo da datorren asteazkenean, Euskal Herriko Itzulia dela-eta 2025/04/04
- Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak 2025/03/26
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07