Trafikoa etengo da datorren asteazkenean, Euskal Herriko Itzulia dela-eta
Apirilaren 9an (asteazkena) pasako dira Itzuliko txirrindulariak Zumaiatik. Probak eragin nabarmena izango du trafikoan: 12:45etatik 13:50ak ezingo da autoarekin herritik sartu-irtenik egin.
Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapan Zumaia zeharkatuko dute txirrindulariek. Proba Zarautzen hasiko da eta kostako errepidetik iritsiko dira herrira. Patxita Etxezarretatik sartuko dira, Axular ibiltokian barrena jarraitu, eta Txikierdi aldera egingo dute, handik Oikiaran igotzeko.
Segurtasuna bermatzeko, errepideak ordubete lehenagotik itxiko dituzte. Ondorioz, 12:45-13:50 bitartean ezin izango da Zumaian sartu-irtenik egin.
APIRILAK 9 (ASTEAZKENA)
12:45-13:50
Zumaiako sarrera eta irteera itxita
Trafikoan eta lanereko joan-etorrietan eragina izango duen etena izanik, Zumaiako Udalak herritarrei gomendatzen die bidaiak aurrez planifikatzea.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



