ZUMbrass 2016
ZUMbrass2016 ekimenak edizio honetan, Europako hainbat lekutako irakasleak gonbidatu ditu. Nazioarteko kontzertista eta bakarlariak dira, Concertgebouw Orchestra, Bartzelonako orkestra Sinfonikoan, Berlingo Deutsche Oper orkestran eta antzekoetan lan egiten dutenak. Horietako askok gainera, izen oneko hainbat zentrotan eskolak ematen dituzte, hala nola; Zuricheko Arteen Unibertsitatean, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC), edo eta “Maurice André” Errendimendu Handiko Nazioarteko Akademian. ZUMbras2016 ekimenak bi alderdi jorratzen ditu. Alde batetik, profesionalei eta ikasle aurreratuei zuzenduta, prestakuntza eta hobekuntza eskaintzen ditu. Eta bestetik, Musika Eskoletan hasi berriak diren ikasleei taldean, eta egun bakar batean ikastaroa eskaintzen die, musika-lana eta aisialdia maila berean txertatuta.
Izen ematea
IRAKASLEAK (curriculumak)
TRONPETA.Frits Damrow.
Royal Concertgebouw Orchestrako bakarkari ohia
Zuricheko Arteen Unbibertsitatean irakaslea.
TRONBOIA. Jamie Williams.
Deutsche Oper Berlineko Tronboi Nagusia
Irakaslea Hochschule für Musik und Theater Rostock-en (Alemania)
TRONPA. Lisa Maria Cooper.
Aarhus Symphony Orchestrako Tronpa bakarlaria
Royal Danish Academy of Music Aarhus / Aalborg
TUBA. Pablo M. Fernández.
Bartzelonako Orkestrako (OBC) Tuba
Kataluniako Musika Goi Eskolako (ESMUC) irakaslea
ENSEMBLE. Luis Orduña.
Gasteizko Musika bandako Tuba bakarlaria , okestra-zuzendaria eta ikertzailea
IKASTAROAREN ZUZENDARIAK
Luis Orduña
Jose Mari Azkue.
ANTOLATZAILEAK
Zumaiako Txori-Txiki Musika eta Dantza Eskolak
Zumaiako Udal Musika Banda ZUMB
Zumaiako Udaleko Kultura Saila
KONTZERTUAK
Martxoak 11, ostirala. 19:30. IRAKASLEEN ERREZITALDIA.
PIANOA. Pedro Rodríguez.
Pianista laguntzailea MUSIKENE Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian
Tokia: Komentua.
Irakasleek parte hartuko dute, Pedro J. Rodríguez pianistak lagunduta.
Martxoak 12, larunbata. 20:00. ENSEMBLEEN KONTZERTUA.
Tokia: Alondegia.
Ikastaroko ikasleek parte hartuko dute, irakasleek lagunduta eta Luis Orduñak zuzenduta.
Martxoak 13, igandea. 13:00. ZUMB & FRITS DAMROW KONTZERTUA.
Tokia: Komentua.
Zumaiako Musika Bandaren emanaldia, kontzertista holandar ezagunarekin batera,
Jose Mª Azkuek zuzenduta.
ORDUTEGIAK
|
IKASTARO PROFESIONALA |
MUSIKA ESKOLAKOENTZAT IKASTAROA |
OSTIRALA |
09:30 Ikasleei harrera. 10:00-14:00 Klaseak banaka. 16:00-19:15 Klaseak banaka 19:30 Kontzertua. |
|
LARUNBATA |
09:30-10:30 Berotze kolektiboa 10:30-14:00 Banakako klaseak. 16:00-19:00 Banakako klaseak.. 20:00 Ikasleen kontzertua |
09:30-10:30 Ikasleei harrera. 10:00-11:00 Berotze kolektiboa 11:00-11:30 Taldearen entsegua. 11:30-12:00 Atsedena 12:00-13:00 Entsegu partzialak 13:00-14:00 Ginkana 14:00-16:00 Bazkaria 16:00-17:00 Klase kolektiboa 17:30-18:30 Entsegua. 20:00 Kontzertua |
IGANDEA |
110:00-11:00 Berotze kolektiboa 11:00-14:00 Banakako klaseak. 13:00 Kontzertua 16:00 Banakako klaseen amaiera. |
|