Hilerria bisitatzeko jarraibideak
Igande honetan, azaroak 1, Santu Guztien eguna izango da, eta Zumaiako Udalak zenbait gomendio eta jarraibide zehaztu ditu, hilerrian jende pilaketak saihesteko.
Egun bereziak izaten dira honakoak, eta hilerrira bisitak ahalik eta modu egokienean egiteko eta jende pilaketak saihesteko, Zumaiako Udalak hainbat jarraibide eta gomendio zehaztu ditu.
- Bisitak astean zehar egitea gomendatzen da, arrisku taldetakoak diren herritarrei bereziki
- Hilerrira bisitak, gehienez, sei pertsonako taldeetan egin ahal izango dira
- Sarrera eta irteerak zehaztuta egongo dira, eta horietan gel desinfektatzaileak egongo dira
- Bisita laburrak egitea gomendatzen da, ordu erdi ingurukoak gehienez
- Hilerri barruan jatea eta erretzea debekatuta egongo da
- Covid-19ari lotutako osasun neurri orokorrak bete beharko dira:
- Pertsonen arteko distantzia gorde beharko da, gutxienez 1,5 metrokoa
- Uneoro maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da hilerrian ere, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere
- Covid-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonek etxean egon beharko dute, eta beraz, ezin izango dute hilerrira joan
Albiste erlazionatuak
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11