COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak
Eremu itxietan egiten diren kultur ekitaldiak ikusteko edota kiroldegira joateko, besteak beste, beharrezkoa izango da ziurtagiriai eta NAN agiria erakustea (hala eskatzen dutenei sarreraren zenbatekoa itzuliko die Udalak). Bestalde, Beheko Plaza jubilatuen elkarteak pasaportea lortzeko laguntza eskainiko du abenduaren 17an, 20an 21ean eta 22an.
Lehendakaritzaren 47/2021 dekretuaren aginduz, urtarrilaren 31ra bitartean derrigorrezkoa izango da COVID19 Ziurtagiri Digitala eremu itxietan egiten diren jarduera eta ekitaldietan parte hartzeko, hala nola, kultur ekitaldietan, zine emanaldietan, frontoian zein kiroldegian.
Hori horrela izanik, Zumaiako Udalak COVID19 Ziurtagiria eskatuko du datozen asteotan eremu itxietan egingo diren ekitaldi guztietan. 12 urtetik gorako herritar guztiek pasaportea erakutsi beharko dute sartzeko, NAN txartelarekin batera. Hori horrela izanik, Udalak herritarrei eskatzen die ekitaldietara garaiz joateko.
Sarrerak dituzten ekitaldien kasuan, Zumaiako Udalak sarreraren zenbatekoa itzuliko die hala eskatzen duten herritarrei. Mamma Mia ikuskizunaren kasuan, abenduaren 18ra bitartean (14:00ak arte) itzuliko dute zenbatekoa, turismo bulegoan.
Ziurtagiria eskuratzeko laguntza
Beheko Plaza jubilatuen elkarteak, laguntza behar duten pertsona helduei COVID19 Ziurtagiri Digitala egiten lagunduko die datozen egunotan.
Abenduaren 17an, 20an, 21ean eta 22an Hogarreko Jubilatuen gelan egongo dira, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06



