Abizenak euskaraz jarri dituzte 44 zumaiarrek

2017/12/27

Zumaiako Udalak kanpaina bat aurkeztu zuen urrian abizenen grafia euskarara aldatu nahi dutenei horretarako argibideak emateko eta interesdunek urte osoan egin ahal izango dute aldaketa.

Zumaiako Udalak kanpaina bat antolatu zuen urrian, Euskararen Aholku Batzordearen ekimenez eta UEMArekin elkarlanean, hala nahi zuenak bere abizena euskaratzeko aukera izan zezan.

2017an guztira 44 zumaiarrek jarri dituzte euskaraz abizenak, aurreko urteetan baino 3-4 aldiz gehiagok, hain zuzen. Aldaketa noiznahi egiteko aukera dago, eta orokorrean nahikoa izaten da udaletxean errolda agiria eskatu eta NAN fotokopiarekin bake epaitegira joatea. Zalantzak ere han bertan argituko dizkiete interesdunei, goizez, aurrez aurre edo telefonoz deituta (943860067).