Aita Mariren bizitza eta bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztuko da asteartean Oxford aretoan

2017/12/15

Javier Carballo eta Xabier Alberdik idatzitako liburuak Mariren bizitzaren eta bizipenen benetako funtsa islatzen du, inolako apaingarri edota fikziozko pintzelkadarik gabe.

2016an 150 urte bete ziren Jose Mari Zubia, “Mari” hil zenetik eta horren harira, Zumaia zein Donostiako Udalek bere bizitza eta bizipenak jasotzen dituen liburua garatu dute elkarlanean.

Joan den abenduaren 4an, Donostiako Untzi Museoan aurkeztu zuten bi Udalek, idazleekin batera, aipatu liburua eta oraingoan, Zumaiaren txanda iritsi da. Datorren hilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan, aurkezpen berezia egingo da Oxford aretoan eta bertan izango dira Jon Iraola Zumaiako Udaleko Kultur saileko zinegotzia eta Javier Carballo eta Xabier Alberdi, liburuaren idazleak.

Animatu!