Larunbat honetan (ekainak 17) izango da udal korporazio berria eratzeko osoko bilkura
Larunbat honetan, ekainak 17, 12:00etan izango da 2023-2027 agintaldian kargu publikoa izango duten alkate eta zinegotzien kargu hartze plenoa, udaletxeko pleno areto nagusian. Udalbatza guztiak bezala, larunbatekoa ere irekia da nahi duen oro etortzeko.
Udal korporazio berria eratu eta alkatea hautatzeko osoko bilkura egingo da larunbat honetan (ekainak 17), Zumaiako udaletxeko pleno aretoan.