Zumaiako Udalak bat egiten du Aintzane Pujanaren erailketa matxista salatzeko bihar egingo den mobilizazioarekin
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak biharko egindako elkarretaratze deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera. Mobilizazioa 12:30ean izango da, Beheko plazan.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Aintzane Pujanaren erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak bihar (urtarrilak 23, larunbata) 12:30erako egindako elkarretaratze deialdiarekin, eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Feminismoa
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean 2024/08/29
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- LGTBIfobiaren aurkako eta sexu askatasunaren aldeko mezua agertu du Hezkidetza Foroak 2024/05/17