Gizontasunaren inguruko hausnarketa tailerrak izango dira urritik abendura bitartean
Gizontasun eredu hegemonikoaren inguruan hausnartzeko eta eredu askatzaileagoak esploratzeko bost saioko tailer teoriko-praktikoa izango da. Asteartetan egingo dituzte saioak, hamabostean behin, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Zumaiako Udalak gizonei zuzendutako bost saioko tailer teoriko-praktikoa eskainiko du ikasturte berri honetan. Hiruki Larroxa kolektiboko Ibai Fresnedok gidatuko ditu saioak.
Tailerraren helburu nagusia da gaur egungo gizontasun ereduen inguruko gogoeta sakona bultzatzea, norberak gizontasun eredu nagusiaren inguruan eraiki duen identitateaz jabetzearekin batera. Indarkeria matxista eta sexu indarkeria, pribilegioak eta botere harremanak, sexualitatea eta desira, zaintza, gurasotasuna, eta gizontasun eredu askatzaileak izango dituzte hizpide, besteak beste. Halaber, diskurtso feministak eta emozioen kudeaketa aztertuko dituzte.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
Feminismoa
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



