AHOLKUSEX ZERBITZUA ABENDUAREN 14AN ESKAINIKO DA

2016/12/07

Doako sexu aholkularitza zerbitzua Brankako bulegoan jaso ahal izango dute zumaiarrek arratsaldeko 15:30etik 19:30era bitartean. Zerbitzuaren helburua da zumaiarren kezka eta beharrei erantzuna ematea eta herritarrei harremanak, parekidetasuna eta sexualitatearen inguruan euskarriak eskaintzea.

Datorren asteazkenean, hilak 14, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko du Udalak Branka bulegoan 15:30etik 19:30era. Zerbitzu hori hileko bigarren asteazkenean eskaintzen da eta, bertan, zumaiarrek sexu eta bikote aholkularitzaren inguruan banakako arreta jaso ahal izango dute.

Aholkusex zerbitzuaren bitartez, besteak beste, gai hauek jorratuko dira:  identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea, zeloak, zailtasun sexualarekin edota nerabeen heziketarekin zerikusia dutenak. Horrez gain, herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da. 

Udalak herritarrak animatzen ditu beren kezka eta ardurak aholkularitza zerbitzura bidera ditzaten. Era berean, aurrez aurreko arretaz gain, zumaiarrek sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango dute haien kezken inguruko argibideak jasotzeko.  

Zerbitzuaren helburua da harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka orori erantzuna emanez.