Zumaiako erromesen aterpetxeak ateak itxi ditu datorren urtera arte

2018/10/17

Aurten ere Gipuzkoak Donejakue Bide Lagunen elkartea izan da kudeaketaren arduraduna eta martxoaren 24tik urriaren 15a arte 4.300 erromes baino gehiagok egin dute lo bertan borondatearen truke.

Urtero bezala Zumaiak, Gipuzkoako kostako Donejakue bidearen baitan egonik, ostatua eskaini herritik igaro diren erromesei.

Aurten ere irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkartea izango da aterpetxeko kudeaketaren arduraduna. Horiek horrela, martxoaren 24tik urriaren 15era bitartean 4.300 erromes baino gehiagok egin dute lo San Jose komentuko aterpetxean borondatezko dohaintza truke.

Udalak 2016an ekin zion kudeaketa eredu berri honi. Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen elkartea boluntarioz osatutako taldea da, beraz, kudeaketa guztiz doakoa. Elkarte honek, Donejakue bidea eta erromesen bidaiatzeko filosofia eta beharrak ondo ezagutzeaz gain, helburu du Gipuzkoa zeharkatzen duten kostako zein barnealdeko bideak berreskuratzea eta indartzea eta horri helduta, Udalak,  Zumaia, kostako bidearen baitan dagoela kontutan izanik egokitzat jo du datorren urteari begira ere, Donejakue Bide Lagunen elkarteak eskaintzen duen kudeaketa eredu berdinarekin jarraitzea.