Europako Hondartzako eskubaloi txapelketa irabazi du Ainhoa Larrañaga zumaiarrak
Polonian ospatu da jubenil mailako Europako hondartzako eskubaloi txapelketa. Uztailaren 30ean, igandean, Hungariaren aurka jokatu zuen finala Ainhoa Larrañagak Espainiako selekzioarekin.
Astelehen gauean lagunek, familia-kideek eta Pulpo K.E.ko jokalari eta entrenatzaileek harrera egin zioten atezainari.
Zorionak Ainhoa!