Agenda

RSS icon
2020/11/15-ko hitzorduak
Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Erakusketa: 'Bote prontuan', Las4Laurok

Azaroak 13 - Abenduak 7 Oxford aretoa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Gehiago irakurri

Antzerkia haurrentzat: 'Safari', La Baldufa

Antzerkia haurrentzat: 'Safari', La Baldufa

Azaroak 15, igandea. 12:00. Sarrerak 4€, aurrez bakarrik (Turismo Bulegoan) Aita Mari antzokia

[*ERNE, SARRERAK AURREZ BAKARRIK. ANTZERKIETARAKO EZ DA IREKIKO AITA MARIKO TAKILLA] Piñote eta Kalabazin lagunak, sabanara abiatu dira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bidean topatu dituzte Jirafa, Tximinoa, Elefantea, Krokodiloa... Eta han azkenean Lehoia, burumakur eta pentsakor, ez baitaki orro egiten. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia, eta animalien jarrerak, umeen jokabideen isla dira.

Gehiago irakurri

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30